XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pio X-ak, isilaldi baten ondoren, 1906-ko otsailaren 11-n hitzegin zuen, apartaketaren printzipioa zapuztuaz (oinarrietarako betiko tesia gordetzen da).

Vehementer Enziklikan agertu zen kondenamendua.

Eta zer egin behar zuten katolikoek associations cultuelles haiekin, onartu ala gaitzetsi?.

Maiatzean bozketara deitua izanen da Frantzia, eta apezpikuek nahiago dute itxaron, inolako iritzirik eman aurretik.

Zoritxarrez, hilabeteok ez dute zerua ozkarbituko.

Herrialde, herriska, eta hauzoetan, Estaduak (Ribot-ek idarokita) eliz-ondasunak imitoriatu egin nahi ditu.

Zenbait tokitan (eta Euskal Herrian), herri xumea suminduta asaldatzen zaie imitorioak, egitera datozen harmagizonei, bi aldeek (Elizak eta Estaduak) egiten dituzte eginahalak Legearen aplikapena gogorragotu ez dadin.

Maiatzeko bozketak ezkerra indartu besterik ez du egin; eskuindarrak berriz ere zokoratuak aurkitzen dira Deputatuen Ganbaran (217) Eskuindarrek 179 deputatu dituzten bitartean, ezkerrak 317 ditu, radikal, radikal-sozialista eta sozialisten artean.

Vehementer-ek teorikoki katolikoen pentsamendua argitu duen gisara, Aita Sainduaren beste dokumendu batek erabakiko du Frantziako Elizaren jokabide praktikoa: 1906-ko abuztuaren 10-ean Pio X-ak Gravissimo Enziklikan legearekiko edozein konponketa baztertu egiten du.